GURE LIBURUTEGIA

ORRI HONETAN LIBURU DESBERDINAK GOMENDATUKO DIZKIZUET. HILABETEAN BEHIN, BAT  AURKEZTUKO DIZUET, LABURPEN TXIKI BAT IDATZIZ ETA NIRE IRITZIA EMANEZ. ZUEN IRITZIA ERE JAKIN NAHIKO NUKE!


  Hilabete honetako gomendioa hauxe da: 



hemen klikatu liburuaren aurkezpena ikusteko

MAITAGARRIA ETA DESIOA
Izenburua: Maitagarria eta desioa
Egilea: Mariasun Landa Etxebeste
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2012
Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Orri kopurua: 81 orrialde

Atal bakoitzean bada letra lodiz errepikatzen den esaldi bat: “Maitagarri-segundo bat orduak izan daitezke guretzat, asteak txolarrearentzat, hilabeteak antxoarentzat eta urteak inurrientzat”. Narrazioaren bukaeran oso argi ikusten da esaldiaren esanahia.

Hemen laburpen txiki bat irakurmina sortzeko:
Bai izeneko neska batek maitagarri bati lagundu zion eta, ordainetan, maitagarriak desio bat betetzeko aukera eman zion. Neskak biharamunean galdera bera egitera joateko eskatu zion, eta halaxe egin zuen maitagarriak. Maitagarria konturatu ez arren, denbora aurrera joango da eta neskak beti gauza bera eskatuko du, nahiz eta maitagarriak ez ulertu sarritan. Neskato horrek bere opariaz gozatzeko behar izan duen denbora luzeaz arituko da ipuina, nola emakumetu eta zahartu zen aukera liluragarri harekin.. Azkenean, konturatuko da neskak benetan nahi zuena desioak izateko gaitasunari eustea dela, alegia, ilusioa izatea.

Nire iritzia:
Bai pertsonaia berezia da, sorgina ematen du baina bere bizitza arrunta da. Errealitatea eta fantasia nahasirik ditugu lan honetan: jasaten ari garen krisi latza eta bizi dugun errealitate gogorra dugu batetik eta maitagarri bat bestetik. Nahasketa berezi samarra baina emaitza interesgarria iruditzen zait.
Azken batean, fantasiak eta errealitateak bat egiten baitute istorioan.

ZURE IRITZIA ERE JAKIN NAHIKO NUKE

Ezagutzen duzue Mariasun Landa? Seguru baietz!

Liburu asko idatzi ditu eta bat baino gehiago irakurrita izango duzue.

Bere izenean klik egin eta gehiago jakiteko aukera izango duzu.


No hay comentarios:

Publicar un comentario